• Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Lanbide Heziketako Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Saileko sailburuordetzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lanbide Heziketako Sailburuordetzari:
    1. Lanbide-heziketaren arloa zuzendu, antolatu eta planifikatzeko egitekoak betetzea, berekin ekarriko duena bizialdi osoan lanbide-kualifikazioak eskuratu eta areagotzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta, betiere, enplegurako lanbide-heziketaren arloan eta nekazaritza-, nautika- eta arrantza-esparruko lanbide-heziketa ez arautuaren arloan eskumena duten sail edo erakundeekin lankidetzan.
    2. Lanbide Heziketako Euskal Plana garatu, aplikatu eta eguneratzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuta.
    3. Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketa programatu eta ezartzea, hura irakasten duten ikastetxeetan.
    4. Hezkuntza-sisteman Lanbide Heziketa antolatu, eguneratu, ikertu eta eraberritzeko jarduerak planifikatzea.
    5. Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketan, langileen arloan eta baliabide materialetan dauden beharrizanak aztertu, planifikatu eta definitzea, eta, orobat, irakasleentzako kualifikazio- eta -hobekuntza-planak ezartzea.
    6. Hezkuntza-sisteman Lanbide Heziketa emateko beharrezkoak diren espazioak, instalazioak eta ekipamenduak hornitzeko baliabideak planifikatzea.
    7. Lanbide-heziketa ebaluatzea, haren kalitatea kontrolatzeko eta kalitate hori ziurtatzeko neurriak hartzeko.
    8. Lanbide Heziketari dagokionez, unitate eta ikastetxe pribatuak baimentzeko eta baimen horiek aldatu eta azkentzeko proposamenak egitea, bai eta unitate eta ikastetxe publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko proposamenak egitea ere.
    9. Eremu ez-formaletan, bizialdi osoko ikaskuntzarako ekintzak diseinatu, definitu eta aplikatzea, jakintzaren gizartean konpetentzia berriak eskuratzeko beharrezkoak direnak.
    10. Herritarrei informazio orokorra emateko egitekoak koordinatzea, eta arduratzea sailean herritarrei informazioa eta arreta eskaintzeko ardura duten zerbitzuek harreman egokia izan dezaten Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean herritarrei informazio eta arreta orokorra emateko zerbitzuen ardura duen organoarekin ?kanal anitzekoa eta zentralizatzailea bera?.
  2. Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren mende daude zuzendaritza hauek: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza eta Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza.

Sailburuordetzak.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuorde bat izango da, hierarkian sailburuaren menpeko zuzena izango dena. Sailburuordetzan garatutako jarduerei eta sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzei eta gainerako administrazio-organo eta -unitateei dagokienez, egiteko hauek dagozkie Hezkuntza Saileko sailburuordeei:

  1. Gauzatu beharreko politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.
  2. Sailburuari laguntza emango diote, eman zaizkien egitekoen eremuan.
  3. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea, eragin soziala aztertzea, eta behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea zuzendaritzen helburuetan.
  4. Sailburuordetzako administrazio-unitateen funtzionamendurako jarraibide eta zirkularrak ematea.
  5. Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat etorriz.
  6. Helburuen eta jardun-planen kudeaketa ikuskatzea.
  7. Bere eskumeneko arloetan, sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa izatea, eta, halaber, eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa izatea, betiere egiteko hori beste organo batzuei esleituta ez badago.
  8. Bere gain hartzea sailburuordetzako hizkuntza normalizazioaren ardura, eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  9. Bere sailburuordetzan eta bere eskumen-eremuetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  10. Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
  11. Mendeko organoen jarduera ikuskatu eta zaintzea.
  12. Eskumenak mendeko organoei eskuordetzan ematea, organo horien arteko gatazkak ebaztea, eta goragokoak eskumenak bereganatzea, indarreko arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastin, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

ORGANOAK ETA ERREGISTROAK

KARGUAK

Jorge Arvalo Turrillas
Lanbide Heziketako sailburuordea